Gipuzkoa Encounter

Antolatzaileak Tolosako Udala Tolosa 2015

2008ko Apirila 25-28

Jarduerak 2008

Parte-hartzeko arau orokorrak

 

  1. Kategoria eta pertsona bakoitzeko lan bakar bat aurkeztu daiteke.
  2. Aurretik aurkeztutako lanak (partyetan, internet-en, ...) ez dira onartuko.
  3. Lanaren egileak partyan bertan egon beharko du. Pertsona batzuen artean egindako lana bada, Wild compo-ko lanak diren bezala, pertsona hauetatik gutxienez batek partyan bertan egon beharko du lana antolatzaileei emateko eta saria jasotzeko, hala behar izanez gero.
  4. Lanak Deadlinea baino lehen aurkeztu beharko dira, eta hau pasa ondoren ez da lanik onartuko. Deadlineak (Muga Orduak) megafoniatik edota pantaila bidez behin eta berriro iragarriko dira.
  5. Proiektoreak bideo modu batzuekin bateragarritasun arazoak sor ditzakeela gogorarazten dizugu, aurretik neurtu ezin den arriskua da.
  6. Era berean, antolatzaileek arrazista den, gustu txarrekoa den edo ikuslegoaren sentsibilitatea irain lezakeen gairik duen edozein lan baliogabetzeko eskubidea du.
  7. Ezin izango da ikuslegoa gogaitu lezakeen inolako zarata, soinu edo musikarik sortu partyan lanak ikus-entzuten diren bitartean. Arau hau behin eta berriro errespetatuko ez balitz, antolatzaileek egilea zarata geldiaraztera behartzeko eskubidea gordetzen dute, eta behar izanez gero, partytik botatzekoa.
  8. Lanak entregatzeko, lehiaketentzako zerbitzari bat izango dugu. Hala ere, lanak CD-ROM eta USB giltzen bidez entregatu ahal izango dira, eta ez beste inolako sistema bidez. Ez dira esate baterako, ZIP, JAZZ, magneto optiko, VHS edo disko gogorretan entregatutako lanak onartuko.
  9. Soinu mahaia ukiezina izango da antolatzaileek baimendu ez duten edonorentzat. Hortaz, mahaia modu berdinean kalibratua egongo da denentzat.
  10. Antolatzaileena ez den ordenagailurik ez da onartuko lan bat erakusteko. Lan denek antolatzaileen ordenagailuan funtzionatu beharko dute, lehiaketaren batean onartuak izan daitezen.
  11. Lanak lehiaketatik kanpo aurkezteko aukera dagoela gogorarazten dugu, lanak lehiaketen arauren bat betetzen ez duelako edota autoreek hala nahiago dutelako. Lehiaketatik kanpo aurkeztutako lanak lehiaketetakoak bezala erakutsi eta zabalduak izango dira.
  12. Lan denak, salbuespenik gabe, sari banaketaren ondoren banatu egingo dira, azken bertsioak diren kontutan hartu gabe eta egileen baimenik behar izan gabe.
  13. Lan guztiek license.txt fitxategi bat izan dezakete. Fitxategi hau ez balego, edo bertan adierazitako lizentziak murrizpen gehiago balitu Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs lizentzia egokituko litzaioke.
  14. Edozein sari eman gabe ere gera daiteke, epaimahaiak aurkeztutako lanek kalitate nahikoa ez dutela erabakitzen badu.