Gipuzkoa Encounter

Antolatzaileak Tolosako Udala Tolosa 2015

2008ko Apirila 25-27

Jarduerak 2008

"Internet Eskola" Tolosan

 

 

Egitaraua

Zer da Internet Eskola?

 

Internet Eskola herritarrak, batez ere, informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzeko zailtasunak dituztenak internetera hurbiltzeko ekimen bat da. Ekintza honen xedea da jendeak ulertu eta ezagutu dezala “Informazio eta Komunikazioaren Gizarte Berria”.

Internet Eskolak herritarrak internetera hurbiltzea du helburu. SPRI, KZ Gunea, Euskaltel eta Tolosako Udalaren babesa daukan ekimen honek hiritarren eskura jarriko ditu beharrezkoak diren giza baliabide eta tekniko guztiak: Internetera konektatuta dauden ordenagailuak eta monitore-prestatzaile talde elebidun bat bertaratzen direnei laguntza eskaintzeko hiru egunez, ostiraletik igandera.

Internet Eskola jardunaldien helburua da Interneten erabilera sustatzea eta IKTen hedapena bultzatzea, baina horrez gain, aukera bat izan nahi du informazioa eskatzen duten guztiek informazio hori eskuratu dezaten. Gainera, jardunaldietan zehar interneten nabigatzen duten pertsonek erabil ditzaketen hainbat zerbitzu azalduko dira eduki eta esperientzia praktikoen bitartez. Etengabeko prestakuntza unibertsalari esker soilik lortuko dugu zailtasun gehiago dituztenek edota aurrerapen teknologikoekiko uzkur ageri direnek etekina atera diezaietela Informazio Gizarteak eskaintzen dituen baliabideei.

“Internet ona da elkartzen gaituelako, konektatzen gaituelako, baita pertsona helduak ere. Konektatuta egoteak bizitza luzatzen du; konexioak bizitzari urteak emateaz gain, urteei ere bizitza ematen die”. Luis Rojas Marcos.

 

Zein da gure helburua?

 

Internetek izugarrizko eragina dauka lanean, aisialdian eta jakintzan. Interneti esker, milioika pertsonek aldi berean eta erraz eskuratu dezakete onlineko era guztietako informazioa.


Internet geroz eta leku handiagoa hartzen ari da herritarren bizimoduetan. Horrela, badira nahiko hedatuta dauden hainbat zerbitzu, adibidez: posta elektronikoa, aldizkari elektronikoak, online elkarrizketak (txatak) eta musika edota filmen deskarga. Beste askok sarea erabiltzen dute albisteak eta eguraldia, eta abar kontsultatzeko. Teknologia berriak ezinbestekoak dira gure gizartearen garapenerako eta horregatik berauen erabilera sustatu eta ezarri nahi dugu poliki-poliki.


Hauek dira Internet Eskolaren helburuak:

Nori zuzenduta dago?

 

Internet Eskola Gipuzkoako herritar guztiei zuzenduta dago, batez ere IKTak erabiltzeko zailtasun gehiago dituztenei.

Jardunaldietan monitore-prestatzaile adituek bertaratutakoei azalduko diete zer egin behar duten behar bezalako hasierako prestakuntza bat lortzeko. Prestakuntza horri esker, etorkizuneko erabiltzaileek sarean nabigatuko dute eta gai interesgarriei buruzko oinarrizko ideiak ikasiko dituzte, adibidez:

Internet Eskolaren xedea ez da parte-hartzaileek jakintza maila jakin bat eskuratzea, baizik eta abiapuntu izatea. Helburua da parte-hartzaileek beren kabuz ikasten ikas dezatela eta teknologia berrien baliabide berriak ezagutu ditzatela.

Laburbilduz, Internet Eskolaren asmoa da parte-hartzaileengan teknologia berriekiko interesa piztea, izan ere, interes horri esker beren prestakuntzarekin jarraitzeko aukera izango baitute jardunaldia bukatu ondoren.

Zer eskaintzen dugu?

 

Internet Eskolak parte-hartzaileen eskura jarriko ditu internetera konektatuta dauden ordenagailuak. Behar dutenek monitore-prestatzaile talde elebidun baten laguntza jasoko dute, eta talde horrek parte-hartzaileei lagunduko die hiru egunez.

 

Sarrera eta irteera guztiz librea eta doakoa izango da. Muga bakarra ordenagailu kopuruak ezarriko du. Monitoreek informazioa eskainiko diete poliki-poliki jardunaldietara parte hartzera hurbiltzen diren pertsonei.

 

Ikasgelako prestakuntza eskolak 20 minutukoak izango dira gutxi gora-behera. Informazio puntu batean ukimenezko pantaila bat egongo da, eta bertan, prestakuntza saio guztiak azalduko dira baita ordutegiak ere. Saioetan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Saiotik ateratzerakoan parte-hartzaileek oparitxo bat jasoko dute.

Nabigatzeko proposamen hau erakargarria izango dela uste dugu, izan ere, parte-hartzaileei interesatzen zaizkien helbideetan barrena nabigatuko baitugu. Horrela, prestakuntza eta jokoa konbinatuko dira ahalik eta esperientzia aberasgarriena lortzeko eta teknologia berriak erakargarriak izan daitezen, gero ere teknologia horiek erabiltzen jarraitzeko.

Non gaude?

 

Tolosako Kultur Etxean, apirilaren 25, 26 eta 27an (ostiraletik igandera).