Gipuzkoa Encounter

Organiza Tolosako Udala Tolosa 2015

2008ko Apirila 25-27

Jarduerak 2008

Counter Strike 1.6

 

FITXA

 

 

Lehiaketa: Lehiaketa Ofizialak

Jokoaren izena: Counter Strike 1.6

Bertsioa: Steam 1.6

Plataforma: PC

Taldeak Max.: 16

Taldeak Min.: 4

Formatua: 5vs5

Kanporaketa: Taldeak & Bracket Doble

Antolatzailea: Aziri

Deskribapena: Mundu osoan ezpairik gabe lehena den jokoa. Jokalariak bost lagunek osatutako taldeetan antolatzen dira eta talde terrorista eta haien aurkako beste talde baten arteko borroka du oinarri. Talde terroristak lehergailu bat leku jakin batean jartzea du helburu, eta kontrako taldea hura galerazten saiatuko da eraso eta defentsa teknika anitzak erabiliz.

 

Gomendatutako adina

 

ORDUTEGIA

 

Erronda

Eguna

Ordua

Fasea

1

Larunbata

09:00 - 10:00

Taldeak – Lehen partida

2

Larunbata

10:00 - 11:00

Taldeak – Bigarren partida

3

Larunbata

11:00 - 12:00

Taldeak – Hirugarren partida

4

Larunbata

12:00 - 14:00

1. Winners eta 1. Loosers

5

Larunbata

16:00 - 17:00

2. Losers

6

Larunbata

17:00 - 18:00

Finala Winners eta 3. Loosers

7

Larunbata

18:00 - 20:00

Finala Loosers

8

Larunbata

20:00 - 22:00

Finala

9

Igandea

12:00

Finala vs Lleida Lan party

 

 

ARAUDIA

 

Lehaiketaren arauak

 

1. Errondak: Guztira 30 erronda egingo dira, 15 T moduan eta 15 CT moduan.

2. Denbora: Minutu bat eta berrogeitabost segundu.

3. Partidaren haserarako 15 minutu pasa ta gero talderen bat zerbitzarira sartu ez edota taldekideren bat falta ezkero, partida galduko dute.

4. Talde hautaketa labanazko erronda baten bitartez egingo da. Irabazleak taldea aukeratuko du .

5. Garaipena: 16 erronda irabazten dituen taldea.

6. Berdinketa: Hala gertatu ezkero 6 erronda gehiago jokatuko dira (3 T eta 3 CT)

    1. Berriz ere berdinduko balute beste sei erronda gehiago jokatuko lirakete arau berdinen menpe.

    2. Berdinketa hausteko partida hauek 10.000$-ekin hasiko dira.

7. Taldeetako kapitainek bakarrik erabili ahal izango dituzte mezu publikoak (say) partidan zehar, besteek say_team erabiliko dute.

8. Ezin izango dira aldaketarik egin partidan zehar honako kasuetan salbu. Hardware arazoak edota ezinbestean. Halakoetan pausa egingo da eta Admin bati galdetu.

9. Partidan zehar deskonexioa gertatuko balitz:

    1. Zerbitzariaren erorketa (jokalarien deskonexio osoa):

1. Hirugarren erronda hasi bainolehen gertatzen bada, partida berriz hasiko da.
2. Hirugarren errondaren hasiera baino geroago bada momentu hartarainoko emaitza gorde, jokoan zegoen erronda kontutan hartu gabe eta partida berriz hasiko da 1200$-ekin.

    2. Jokalari baten ustekabeko erorketa gertatuko balitz, administratzaileak edota taldeko kapitainak partida pausa dezake errondaren amaieran. Erronda baliagarri kontsideratuko da.

    3. Talde bereko 2 jokalari edo gehiagoren ustekabeko erorketa gertatuko balitz, administratzaileak edota kaltetutako taldearen kapitainak partida pausatu ahal izango dute errondaren amaieran. Erronda horrek EZ du baliorik izango.

    4. Deskonexioa ez balitz ustekabekoa izango, kontrako taldea izango da irabazle forfeit dela eta.

    5. Pausak ez dira inoiz erronda baten erdian egingo, soil soilik erronda baten hasieran edo bukaeran, eta bakarrik kaltetutako taldearen kapitainak egin ahal izango ditu. Eraberean jarri zuen kapitainak berak soilik kendu ahal izango ditu pausak. Kontrako taldekideren batek pausa kenduko balu, zigortua izango litzateke.

10. Halabeharrez, jokalari orok partidaren demoa gordeko du. Demo hauek bai administratzaileek, eta baita kontrako taldeko kapitainek ere eskatu ahal izango dituzte.

11. Erreklamazioak :

    1. Soilik partida amaitutakoan edota pausa moduan dagoenean egin daitezke.

    2. Taldeko kapitainak bakarrik hitz egin ahal izango die administratzaile ala antolatzaileei.

12. Jokalariek ezingo dute lehiaketa berean bi talde desberdinetan parte hartu.

13. Halabeharrez, jokalari orok 32 bit-eko kolore sakontasuna erabiliko dute.

14. Halabeharrez, jokalari orok ex_interp 0 erabiliko dute , zerbitzariak default jarriko du.

 
 

Portaera/Bugs

 

1. Iraintzea edota ‘say'-a gaizki erabiltzea galerazita dago. Begirunea eta joko garbia.

2. Se usarán los skins por defecto. Ezin dira no default skin, modelo edota testurak erabili.

3. Galerazita Cheat-ak erabiltzea.

4. Galerazita mapa Bug-ak erabiltzea (adb: map swimming, skywalk, etabar.)

5. Galerazita Script-ak erabiltzea (adb: silentrun, attack+use, centerview script, norecoil script, etabar.)

6.Silentrun" onartzen da, saguaren bolarekin egiten ez den bitartean, “ctrl.” teklarekin, adibidez.

7. "Boosting" onartzen da (taldekideen gainetik salto egitea), honako kasuetan:

    1. Bug kontsidera daitezkeen tokitara heltzeko ez erabiltzea.

    2. Aurkariak egitura eta mapen gainetik ikusteko ez erabiltzea.

8. Ezin da “soinurik gabe” landatu.

9. Flashbang:

    1. Egituren gainetiko jaurtiketa onartzen da.

    2. Ez onartutako"Flashbug". Normala denaren ezbeste ondorio bat lortzeko"Flash" –a egituren azpitik edota tartetik jaurtitzea.

10. Aipatzen ez den beste edozein bug administratzaileek zuzen joko balute.

11. Jokalariek ezin izango dute taldez aldatu 15 errondak bukatu arte. Egingo balute, partida galtzea suposatuko luke.

12. Administratzaile batek jokalarien konfigurazioa eskatu eta egiazta dezake. Ukatuko baliote partida galduko lukete.

13. Duda edo protesta kasuetan, jokalariei demoak eskatu ahal izango zaizkie, eta ez emateak kanporatuak izatea suposa lezake.

14. Gogoratu denak garela party bateko parte-hartzaileak, eta megafonia eta pantailak erabiliko direla. Hortaz, funtsezkoa da elkar ulertzea eta ez dira zenbait kexa onartuko, “horrela ezin dut jokatu” motatakoa, giro soinua dela eta.

15. Gogoratu parte-hartzaile gehiago daudela eta begirunea erakutsi behar zaiela. Behin eta berriz portaeragatik ohartarazi beharra badago, partyaren zigor prozedura ezarriko da.

Erreklamazioak/Zigorrak

1. Erreklamazioak behin partida amaitu denean egingo dira.

2. Soilik taldeko kapitainek hitzegin ahal izango dute administratzaileekin.

3. Bug-en kasuan EZ da pausarik egingo eta partida amaieran egingo da erreklamazioa.

4. Bug-ak erabiltzea errondak galdu, eta baita kanporatua izatea ere suposa lezake.

    1. Soinurik gabe landatzea - 3 erronda

    2. Flashbugs - 4 erronda

5. Talderen batek arrazoirik gabe protesta egin, gezurrezko froga edo akusazioak egingo balitu lehiaketatik kanporatua izan daiteke. 

6. Edozein kasutan ere, administratzaileen erabakiak arauen gainetik daude .

 

Zerbitzariaren konfigurazioa

 

Erronda denbora: 1:45

Freezetime: 8

Friendly Fire: 1

C4 Timer: 0:35

Pausable: 1

Fadetoblack: 1

Ex_interp: 0.01

 

SARIAK

 

1. 5000 € + GameGunerako sailkapena

2. 500 €

3. 250 €

 

Counter Strike 1.6 lehiaketan lehenengo saria eskuratzeko, Gipuzkoa Encounter-eko partehartzaileek, Lleida Lan Party-ko partehartzaileekin batera jokatuko dute finala .

 

Talde irabazleak 5.000 €-ko sari bat jasoko du, ondorengo eran osatutakoa:

2.500 € Gipuzkoa Encounter-ek eskainitako saria + 2.500 € Lleida Lan Party-k eskainitako saria, party bakoitzak bere zatia bereizirik ordainduz.

 

. Gipuzkoa Encounter-eko talde irabazlea Lleida Lan Party-koekin jokatutako finalean garaile ateratzen ez bada, 1.000 €-ko sari bat jasoko du.

2. saria, 500 €-koa, Gipuzkoa Encounter-aren 2. sailkatuarentzat izango da.

3. saria, 250 €-koa, Gipuzkoa Encounter-aren 3. sailkatuarentzat izango da.

 

. Gipuzkoa Encounter-eko talde irabazlea Lleida Lan Party-koekin jokatutako finalean garaile ateratzen bada, 5.000 €-ko sari bat jasoko du.

2. saria, 500 €-koa, Gipuzkoa Encounter-aren 2. sailkatuarentzat izango da.

3. saria, 250 €-koa, Gipuzkoa Encounter-aren 3. sailkatuarentzat izango da.

 

2008 GameGunerako sailkapena

Counter Strike lehiaketan lehenengo sailkatuak, sariaz gain, Euskal Encounterreko hamaseigarren edizioko GameGune-an ere automatikoki sailkatuak geratuko dira.