Gipuzkoa Encounter

Organiza Tolosako Udala Tolosa 2015

2008ko Apirila 25-27

Jarduerak 2008

Singstar

 

Erakustazu musikarako dituzun doaiak zure artista kuttunenak imitatuz Singstar Pop eta Latino jokoetan. Presta zaitez Bisbaltxo, hau ez baita dutxapean aritzea bezela. Ez duzu nahikoa izango abestu eta zure ingleseko klaseak gogoratzearekin, erritmoa jarraitu eta doinuarekin ere asmatu beharko duzu.

Izen-ematea

Parte hartzaile orok eman ahal izango du bere izena joko intranetaren bidez.
Partyaren hasiera ofizialetik aurrera posible izango duzue izena ematea, ostiraleko laurak bitartean, une horretan lehen parekatzeen zozketa egingo baitugu. Partiden ordutegiak joko intranetean argitaratuko dira, eta emaitzak ere orri berean ikus ahal izango dituzue.

Non eta noiz

Sailkatze errondak kontsola gunean gauzatuko dira ostiralean lauretatik aurrera, eta final aurrekoak eta finala bera arratsaldeko seiretatik aurrera.

Joku modua

64 partaide banaka. Lehiaketa kanporaketa zuzenera jokatuko da. Parte hartzaileak buruz buru arituko dira zoriz hautatutako kanta bakarrarekin. Kantak iraupen normala izango du eta jokuak erdi mailako zailtasuna izango du.

Final aurrekoak eta finala, goi mailako zailtasuna duten hiru abestitara jokatuko dira, haietariko bi parte hartzaileek eurek aukeratuak eta hirugarrena zoriz programak berak hautatua. Irabazlea hiru kantetan puntu gehien batzen dituena izango da.