Gipuzkoa Encounter

Organiza Tolosako Udala Tolosa 2015

2008ko Apirila 25-27

Jarduerak 2008

Filmen bikoizketa

 

Zure ustez zinemako eszena ezagunenek asko irabazten badute bikoizketa komikoa eransten zaienean, hauxe da zuretzako lehiaketa. Florentino Fernández ospetsu egin zuen lanarekin jarraitzeko gai ote zara? Hala uste baduzu, segitu irakurtzen!

Hiru filmetako hiru eszena proposatuko dizkizugu; audioa kenduta edukiko dute eta gehienez ere minutu bat iraungo dute. Zeuk bakarrik edo zure lagunek lagunduta, protagonistei ahotsa jarri beharko diezu, eta egon daitezkeen efektu bereziak erantsi beharko dituzu. Ez gaizki ulertu, ez dugu Spielberg berririk nahi; barre pixka bat egin nahi dugu, besterik gabe. Jaitsi filmen eszenak gure FTPtik eta igo zure bertsioa larunbateko gaueko 10ak baino lehen.

Zure bideoa egiteko mikrofono bat eta irudimen pixka bat baino ez dituzu behar. Filmei audioa nola gehitu ez badakizu, kontsultatu hemen: Windows-erako eskuliburua (linuxzaleok horrelako gauzak egiten badakizuelakoan gaude :)). Ez dago parte hartzeko mugarik, nahi adina bideo bidal ditzakezu.

Bideoak pantailetan proiektatuko dira. Antolatzaileek gustu onaren aurka (bereziki, gure gustuaren aurka) doazen bideoak ez proiektatzeko eskubidea erreserbatzen dute.