Kotxez gerturatzen zaretenok Usabal
Polikiroldegiak kanpokaldean duen aparkalekua erabili ahal izango duzue zuen
kotxea uzteko. Zuen ekipoak sartu eta ateratzeari dagokionean berriz, sarrera
atearen ondoan dagoen autobus geralekua erabili ahal izango duzue, betiere
honako puntuok jarraituz gero:
Aipatu geralekuan udaltzain bat egongo da, beraz jarrai itzazue, arren,
haren adierazpenak.
Kotxea han gelditu eta zuen trasteak atera ditzazkezue, baina kotxean
lagun bat baino gehiago etorri bazarete gidariak kotxea aparkalekura eramango
du besteek materialaren garraioa egiten duten bitartean.
Kotxean gidaria bakarrik baletor, udaltzainak bost minutuko epea emango
dio kotxea bertan utzi eta materiala sartzeko. Epe hori nahikoa izan beharko
litzateke ekipoa sartu eta berriz kotxea aparkatzera bueltatzeko.
Arau hauek guztiok betetzen saiatu eta gizalegez aritzen
bagara, ziur gaude eginbehar hau ere tajuz beteko dugula. Eskerrikasko.