Gipuzkoa Encounter

Antolatzaileak Tolosako Udala Tolosa 2015

2008ko Apirila 25-27

Zatoz Gipuzkoa Encounter-ea

Gipuzkoa Encounter-a Tolosako Usabal Kiroldegian ospatuko da Apirilaren 25-tik, (ostirala), 27-ra, (igandea). Partya 25-ko 10:00-tan hasiko da eta 27-ko 19:00-tan bukatuko da.

Nola heldu

Kotxez:
Nazional 1-eko 434 irteera
GPS koordenadak:
N43.12929º W2.07946º
Argibide gehiago:
Tolosako Udalaren web orria bisita ezazu

Akreditazioa

Akreditazioa 24an (osteguna) 16:00tan hasiko da, eta 27an (igandea) 18:00tan bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:

Akreditatzeko ordutegia
Osteguna 24 16:00 22:00
Ostirala 25 08:00 22:00
Larunbata 26 09:00 22:00
Igandea 27 10:00 18:00

Partyan lo egin ahal izango da 24ko gauean, igande gauean ordea, ezin izango da.

Eguneko sarrerak

Gipuzkoa Encounter-ean izateko bi modu daude: 3 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu, edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, haren lan ordutegian. Era berean eguneko sarreren balioa akreditazioko ordutegiarekin bat dator, eta inolaz ere ezin izango da gaueko hamabietatik haratago luzatu. Eguneko sarrerak party egun ofizialetan bakarrik izango dira salgai. Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.

Party-aren planoa